Landu beharreko helburuen azalpen labur batekin eta programari buruzko sarrera batekin hasi zen mintegia. Mintegian garatu ziren hiru helburuak, hauek izan ziren: Ocean i3-n eskuratutako gaitasunak balorizatzea, Garapen Jasangarriko Helburuei egindako ekarpena identifikatzea eta lan kolektiboak sendotzea.
Workshop-ak Saltillo eskola-ontziko uda ikastaroraren aurkezpenarekin jarraitu zuen. Uda ikastaro honetan, bost eguneko zeharkaldia egingo da Saltillo eskola-ontzian euskal kostaldeaz gozatuz eta ozeanoari eta nabigazioari buruzko ezagutzak eskuratzeko hainbat prestakuntza-jardueraren bidez.
Ocean i3 komunitatea Gather plataforman birtualki bilduta
Ondoren, hainbat jarduera garatzen hasi ziren, eta horretarako Mural arbel digitala erabili zen. Lehenengo jarduera Ocean i3-tik gehien garatzen ari garen gaitasunak identifikatzea izan zen, horrela, mintegiaren lehenengo helburuari erantzunez. Hauek izan ziren ikasleek Muralean jaso zituzten gaitasunetako batzuk:
Negoziazioa, partaidetza horizontala eta emaitzak partekatzeko konpromisoa
“Negoziatu egin behar izan dugu proiektua elkarrekin egitea lortzeko” – Gaia + Rivages ProTech taldea.
Eleaniztasuna: hizkuntza errepertorio eleaniztuna erabiltzea
“Hizkuntzen arteko jauzia sustatzen da, bertan aberastasuna ikusiz.” – Mater 1 taldea
Diziplinartekotasuna: jakintza barneratzea eta kudeatzea, hainbat diziplinatik eta gizarte testuingurutik jasotako ekarpenen bidez
“Taldeko elementu bakoitza diziplina bat aztertzen ari da eta bere jakintzaz taldeari lagundu dio” – Surfrider taldea
GJHen balioak barne hartzea
“Lan handia egin dugu 14. GJHari dagokionez: itsaspeko bizitza” – Mater 3 taldea
Gero, talde bakoitzak Ocean i3-ko ikasleak bereizten dituenari buruz hausnartu zuen, eta horretarako “Badakigu ikasle bat Ocean i3 programatik pasa dela ….gatik” esaldia bete zuten. Hona hemen erantzunetako batzuk:
Hausnarketak komunitate osoarekin partekatu ondoren, Garapen Jasangarriko Helburuei buruzko jarduera berri batekin jarraitu zen. 18 GJHak irakurri eta hobeto ulertu ondoren, talde bakoitzak izar batekin markatu zituen gehien lantzen ari diren GJHak, eta piramide itxurako ranking bat egin zuten. Goiko aldean, gehien landu dituzten bost helburuak jarri zituzten, eta beheko aldean, gutxien landu dituztenak. Azkenik, GJHei buruz hausnartutako guztia oinarri hartuta, alderdi aipagarrienak jaso zituzten muralean.
Gehien lantzen ari garen GJHak, Mater 2 taldearen arabera, izar batekin markatuta
Atsedenaldi txiki bat egin ondoren, workshopari berriro ekin zioten talde-lanarekin jarraitzeko. Hurrengo mintegian emaitzak aurkeztu beharko dituztenez, talde bakoitzak falta zitzaiena bateratzeko, proiektuak amaitzeko eta antolatzeko aprobetxatu zuen. Horretarako, Google Slides tresna erabili zuten, eta han idatzi zituzten lortzen ari diren emaitzak. Taldean komunikatzeko, beste behin ere, Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasleen (UPV/EHU) laguntza izan zuten, aldi bereko itzulpenak egin zituztenak.
Mintegia amaitzeko, GJHen ekarpenari buruzko piramide globala partekatu zen. Piramidea talde bakoitzak egindako rankingetatik abiatuta sortu zen. Lehenengo hiru postuetan, 14. (itsaspeko bizitza), 13. (klimaren aldeko ekintza) eta 6. (ur garbia eta saneamendua) GJHak kokatu ziren. Ikasleek mintegian adierazi zuten bezala “helburu hauek Ocean i3ren oinarria dira”, eta lotura zuzena dute proiektuaren helburuarekin: plastikoek Euskadi-Akitania itsasertzean eragindako kutsadura murriztea. Bestalde, laugarren postuan 4. GJHa kokatu zen (kalitatezko hezkuntza), eta bosgarren postuan 12. (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 18. (hizkuntza- eta kultura-aniztasuna) helburuen arteko berdinketa egon zen.
Talde bakoitzak egindako piramideetatik abiatuta sortutako Garapen Jasangarriko Helburuen piramide globala
Mintegi honetan, Ocean i3 komunitateak edizio honetan garatzen ari diren gaitasun eta ezagutzei buruz hausnartzeko aukera izan zuen, baita GJHei buruz gehiago ikasteko ere.