ERRONKEKIN LAN EGITEN

Urtero argitaratzen den erronken deialdiari erantzunez, eragile sozialek ozeanoko eta itsasertzeko plastikoen kutsadurarekin lotutako benetako arazoak proposatzen dituzte, erronka gisa identifikatuta.

Bi unibertsitateetako ikasleek lantaldeak osatzen dituzte erronka bakoitzaren inguruan, eta planteatutako erronketarako proposamenak eta ekarpenak egiten dituzte.

PROPOSATUTAKO ERRONKAK ETA EMAITZA NAGUSIAK

2021-2022 KASTURTEA

 – SURFRIDER FOUNDATION EUROPE (Espainiako ordezkaritza (Surfrider Espainia): “Ezagutu itsasoen kutsadura gure ibaien bitartez eta lagundu irtenbideak aurkitzen”:

  • Kutsadura murrizteko estrategiak, hondakinak behar bezala ezabatzeko bitarteko egokiak erabiliz.
  • Herritarrak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea, hainbat metodo garatuz eta biztanleria osoarengana iristeko aukera emanez, txikienetatik hasi eta helduarora arte.
  • Iraunkortasunari laguntzea.
  • Bizitza jasangarri zabaltzea.

– GAIA + RIVAGES PROTECH: “Urdaibaiko Biosfera Erreserban plastikorik gabeko ingurunea lortzea, eta horrek ingurune horretan aukera ekonomiko eta ekonomia zirkularreko ekimen berriak ager daitezen laguntzea, azken erabiltzaileak barnean hartuta; herritarrak, tokiko enpresak eta abarrak, alegia”:

  • Urdaibaiko biosferaren erreserban ozeanoek mikroplastikoekin duten kutsadurari buruzko kontzientziazio kanpainia bat diseinatzea. Horretarako, irudi sensibizatzaile batzuk sortu dira.
  • Legedia aztertu ondoren  ekarpenak egin dira araudian. 
  • Itsasoan aurkitutako mikroplastikoak biltzea eta ikertzea.

–  KUTXA EKOGUNEA: “Baratze urbanoak kontsumo ohiturak eta plastiko kutsadura murrizketaren azterketa eta komunikazio ekintza”

– GIPUZKOA FORU ALDUNDIA: Kirol arduratsua eta kirol jasangarria

  • 14-16 urteko nerabeen artean kirola hobetzeari buruzko berrikuspen sistematikoa.
  • Kirola egiteak sortzen duen kutsaduraren eraginaren berrikuspen sistematikoa.
  • Lehen Hezkuntzako 4. mailako haurrekin esku-hartze bat diseinatzea, aplikatzea eta ebaluatzea

– MATER:

EKOAKTIBATZEN: “Erkidegoetatik eta erkidegoetarako ekoaktibatzea”:

  • Komunikazio-plan bat sortzea
  • Komunitateen barruan jarduteko: produktu grafiko editorialak sortzea, komunitateen barruan tresna eta motibazio gisa erabiltzeko.
  • Sentsibilizatu beharreko arloetan ekopatruiak iragartzeko kartelak.
  • Ekopatruiak sustatzeko bideoa
  • Sare sozialak
  • Tokiko hedabideentzako prentsa-oharrak

ERAGILE SAREA: “Gipuzkoako ibai-arroetan itsasoa zaintzen eta zaintzen inplikatutako eragileen sarea sortzea”

  • Logotipo bat, ikus-identitate bat eta ikus nortasun korporatibo bat sortzea Mater antolatutako sarietarako, testuinguru formaletan eta ez formaletan ingurumena zaintzea helburu duena.

HONDAKINAK: Seabin Pasaia: “Pasaiako badian zabaldutako itsas hondakinen azterketa eta segimendua”

  • Poster bat sortzea dibulgazio-euskarrien prototipoekin (webgunea, nortasun korporatiboa eta infografiak) eta ikerketarekin (laginen analisia).

– T.E.O.: “Denborale baten ondorengo alerta sistema batean herritarrak nola mobilizatu –”haize-bolada bat, esku lagun bat”(«un coup de vent, un coup main»), eta horri esker efikazia irabaztea, gizarte integrazioko lantaldeekin elkarlanean itsasbazterrean zehar banatutako marea edukiontzietan ahalik eta itsas hondakin gehien biltzeko”

  • T.E.O kooperatibaren komunikazioa zentratzea eta ardatz bat ezartzea.
  • Web gunea hobetzea, erakundearen funtzioa uler dadin eta boluntarioak erakartzeko.
  • T.E.O. kooperatibarentzat dirua biltzeko (crowdfunding) eta marka ezagutarazteko komunikazio-ekintzen proposamena.
  • Boluntario sare bat ezartzea, publikoek erakundearekin nola parte hartu jakin dezaten eta T.E.O.ren inguruan komunitate bat sor dadin.

2020-2021 IKASTURTEA

– Nola transmititu ingurumen sentsibilizazioko mezuak, herritarrek neurriak hartzeari ekin diezaioten?

–  Urdaibaiko Biosfera Erreserban plastikoak biltzeko teknologia ez intrusiboko konponbideen pilotu bat egitea.

– Publiko berriak identifikatzeko eta horiengana hurbiltzeko tresnak sortzea, gure proiektuak (Surfrider) eta ozeanoen zaintzari buruzkoak ezagutu ditzaten, hitzaldien, ikasgeletako saioen, ekitaldi digitalen, sare sozialetako kanpainen eta abarren bidez.

–  Sektore berriak identifikatzea, hotelen industriatik haratago –azken horretan jardun da jada–, testuinguru oso zehatzetan botilaratutako ura kontsumitzeak sortutako plastikoa murrizteko ekimenean aurrera egiteko. 

– Ikuspegi profesionalak eta pertsonalak garatzea, ekonomia urdinaren esparruko gaitasunak identifikatuz eta bereganatuz, herritarrek itsasertzaren inguruan duten kontzientziazioaren eta esperimentazioaren bidez, eta lehentasuna ikastetxeetako kideei emanez (ikasleak eta irakasleak). 

ERRONKAK ETA BANAKAKO PROIEKTUAK
2019-2020

Hona hemen, labur deskribatuta, 2019-2020 ikasturtean planteatutako erronkak eta egindako lanak

«MAKE WATER CLEAN AGAIN» Zer arrisku sanitario eragiten ditu aisialdiko uretako plastiko kutsadurak?

Erronka hori RIVAGES PRO TECH zentroak aurkeztu zuen; hots, SUEZ taldeak Bidarten (Frantzia) duen ikerketa zentroak.
Ikasleek egindako praktikek eta ikerlanek arazoaren esparrua definitzen lagundu zuten: plastikoek mikroalgetan dituzten ondorioak aztertzea eta mikroplastiko kutsatzaile motak identifikatzea.

BANAKAKO proiektuak

• Plastikoen kutsatzaileek eta gehigarriek giza osasunean duten inpaktua ikertzea, hau da, osasun arriskua. Itsasoan zahartutako plastikoen toxikotasuna aztertu da eta Arcachongo Badian saiakuntzak egin dira (Biologiako 2. Masterra, Bordeleko Unibertsitatearena, EPOC laborategiarekin elkarlanean).
• Plastikoen toxikotasunaren eta osasun arriskuen inguruko esperimentazioa eta laborategietako saiakuntzen emaitzen analisia (mikroplastikoak algetan sartzearen inguruko lan esperimentala, Biologiako 4. maila - UPV/EHU).

«EZAGUTZATIK EKINTZARA, PLASTIKOAK GUTXITZEKO»

MATER ekimenak aurkeztutako erronka da hau. Egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia da MATER, eta gaur egun Ontzi Museo Ekoaktibo bihurtuta dago.
Praktikek eta ikerlanek komunikazioko eta/edo sentsibilizazio sozialeko planak eta osasun prebentzioko ekintzak definitzen eta garatzen lagunduko dute. Era berean, zenbait adibide aztertuko dituzte; esaterako, turismo ekologikoa eta zabor bilketarekin dituen loturak.

BAKARKAKO proiektuak

• MATER ekimenerako komunikazio plan bat egitea, taldeei eskaintzen dizkien zerbitzuak interesa duten enpresetara zabaltzeko negozioen arloko ekintza ildo berri batekin lotuta (Publizitate eta Harreman Publikoak /Komunikazioa - UPV/EHU)
• Euri uren bidez itsasora iristen diren plastikoen tratamendu juridiko-administratiboa. (Zuzenbidea - UPV/EHU)
• RESAK elkartean egindako praktikak «Hondakin plastikoen inbasioari maila lokalean aurre egitea» du helburu (Management international des Action Sports - Sports de glisse - Bordeleko Unibertsitatea)

«GUZTIOK GARA SURFRIDER: Babestu ditzagun ozeanoak»

SURFRIDER fundazioak erronka hori aurkeztu zien partehartzaileei, erakundearen ekintzetara jende gehiago batzeko helburuarekin.
Surfrider fundazioak ozeanoak babesteko egiten duen lanarekin jende gehiagok bat egiteari begira, esparru bat definitzen eta proposamenak egiten lagundu zuten ikasleek egindako ikerlanek.

BANAKAKO proiektuak

• Surfrider-ek hezkuntzaren arloan duen presentzia sustatzea. Ikastetxeetara zuzendutako hezkuntzaren arloko esku hartze bat diseinatu eta martxan jartzea (Lehen Mailako Hezkuntza). (Pedagogia - UPV/EHU) • Surfrider fundazioa eta Ocean i3 proiektua ezagutarazteko proiektu komunitarioak eta sentsibilizazio ekintzak proposatzea (Pedagogia - UPV/EHU) )

«RECYCLING VS UPCYCLING» Zer egin ozeanoetatik jasotako plastikoekin?

Erronka hau NANTEK enpresak aurkeztu zuen. Berrikuntzako hub bat da enpresa hori, nanoelementuetan oinarritutako irtenbide industrialak garatu, eskalatu eta inplementatzeko sortua.
Egin ziren praktikek eta ikerlanek arazoaren esparrua definitzen lagundu zuten, honako galdera honi erantzunez: «Zer gertatuko da ozeanoetatik jasotako plastikoekin?»

BANAKAKO proiektuak

Produktuen ekodiseinua: ehungintzaren sektoreak ekonomia zirkularrera bideratutako ekoizpen teknika berritzaileak erabiltzen ditu jada (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza - UPV/EHU)
Elikagaien sektorea: bilakaera eta ondorioak ekonomian, gizartean eta ingurumenean./ Elikadura segurtasuna/ Elikagaien galera eta alferrik galtzea / Industria motak eta industria horiek sortzen dituzten hondakin motak (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza - UPV/EHU)
Uraren kudeaketa: itsasora iristen diren askotariko plastikoen jatorria, ura kudeatzeko prozesua (hornidura, bilketa eta saneamendua) eta esku hartzen duten eragileen erantzukizuna (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza - UPV/EHU)
Ingurumen krimenaren azterketa krimen sozial gisa, enpresen munduko erantzukizunak identifikatuz, legediaren eta kontrol sozialaren esparruak aztertzea ardatz hartuta (Kriminologia - UPV/EHU)
Udal araudi azterketa jai ekitaldietan hondakin plastikoen sorrera prebenitzea (Zuzenbidea - UPV/EHU)

«IKASTETXEETAKO KIDEAK GAITASUN BERDEEN ETA URDINEN ALDE SENTSIBILIZATZEA»

Erronka hau Frantziako Eskola Kiroleko Batasun Nazionaleko Ipar Euskal Herriko adarrak (UNSS64) planteatu zuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) Kirol Zuzendaritzak ere parte hartu zen. Erronkaren xedea honako hau zen: ekonomia urdin eta berdeak = turkesak (itsasertza) eskaintzen dituen lan aukeren berri ematea, itsasertzean herritarrak sentsibilizatzeko eta esperimentatzeko jarduerak eginez.
Erronka horretan, Bordeleko Unibertsitateko MI2PAS «Management International des Projets et Produits action sports - sports de glisse» masterreko ikasleek eta irakasleek hartu zuten parte.
En este reto participó profesorado y alumnado del Master MI2PAS “Management International des Projets et Produits action sports - sports de glisse” de la universidad de Bordeaux.

Proiektuak

• Gaitasun berdeei eta urdinei buruzko ikerketa dokumental bat egitea.
• Ikastetxeetako kideei zuzendutako «probazko» galdetegi bat egitea, ozeanoari/ingurumenari buruz zer informazio eta jakintza maila duten jakiteko.
• Mugaz gaindiko lurraldean ikastetxeetako kideak sentsibilizatzeko jardunaldi «estandarrak» diseinatzea.

«PLASTIKOEI STOP» «Stop aux microplastiques/ sensibilisation et connaissance/impact»

Erronka hau Euskal Hirigune Elkargoko (EHE) Ura, Itsas Hegia eta Naturaguneak (Eau, littoral et milieux naturels) Zuzendaritzak aurkeztu zuen, ozeanoetan izaten diren mikroplastikoen inguruko sentsibilizazioa sustatzea eta ezagutza sortzea helburu hartuta.
Ikerlanak egin ziren mikroplastikoen inpaktua karakterizatzeko, plastikoak sailkatzeko, partaidetzazko zientzia protokoloak garatzeko, herritarrak inplikatu eta sentsibilizatzeko eta, hala, ozeanoetako plastiko kutsaduraren inguruan inpaktu soziala sortzeko.
PhD bat egin zen (Ekotoxikologia - Bordeleko Unibertsitatea) mikroplastikoek ur ingurunean duten inpaktua ezagutzeko, eta landako esperimentuak egin ziren Arcachongo Badian (Akitania Berria)

Gaiei buruzko gogoeta hainbat
diziplinaren ikuspegitik