IGO ZAITEZ SALTILLO ESKOLA-ONTZIKO PRESTAKUNTZA-ESPERIENTZIA ZORAGARRI HONETARA!

Itsasoa gustatzen zaizu? Nabigatzea gustatzen zaizu? Egun batzuk gozatu nahi dituzu euskal kostaldean nabigatzen zu bezalako ikasleekin? Mugaz gaindiko esperientzia honekin gure ozeanoan ausartuko zara? Udan inguru ezin hobean belaren arteari buruz gehiago ikasteko prest zaude? Zure erantzuna BAI bada. Hau da zure udako ikastaroa, ez zara damutuko!

compartir post...

UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko ikasleei zuzendutako Saltillo eskola-ontziaren mugaz gaindiko zeharkaldian parte hartzeko deialdia zabalik! Bidal iezaguzu zure eskabidea 2022ko ekainaren 7a baino lehen.

Udako ikastaro honetan bost eguneko zeharkaldia egingo da Saltillo eskola-ontzian, euskal kostaldeaz gozatuz eta ozeanoari eta nabigazioari buruzko ezagutzak eskuratzeko hainbat prestakuntza-jardueraren bidez. Programa kontsultatu: HEMEN.

Tripulazioa askotarikoa eta eleanitza izango da, eta horrek ikastaro hau abentura are aberasgarriagoa egingo du. Esperientzia hau UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko hainbat ikaslerekin partekatuko duzu, baita Nautika Eskolako 6 ikasleko talde batekin eta itsasontziko kapitainarekin ere.

Animatu eta gozatu uda itsasoz inguratuta, garaiko itsasontzi batean nabigatzen ikasiz eta konpainiarik onenarekin: zu bezalako ikasleak esperientzia ausartak bizitzeko gogoz!

Deialdi honetan hautatutako ikasleekin bi tripulazio osatuko dira. Lehenengoa uztailaren 11tik 16ra izango da eta Santurtzitik (Bizkaia, Euskadi) Donibane Lohizunera (Lapurdi-Iparralde) nabigatuko dute. Bigarrena uztailaren 16tik 20ra izango da eta Donibane Lohizunetik Santurtzira nabigatuko dute.

Bost egunetan zehar Saltillo itsasontzian jarduera onenez gozatzeko aukera izango duzu!

Modu aktibo eta kolaboratibo batean, oinarrizko ezagutzak eta trebetasunak eskuratuko dituzu marinel lanbidean, portuko maniobretan, belak igo eta jaisteko lanetan, eta antzinako itsasontzi batean eginiko bela nabigazioan. Gainera, nabigazioari lotutako zaintza, posizionamendu eta segurtasun lanetan trebatuko zara. Lurreko hitzaldi eta bisitaldiez ere gozatu ahal izango duzu, zerikusia dutenak UPV/EHUk itsasoari lotuta zientziaren, prestakuntzaren eta dibulgazioaren alorretan egiten duen lanarekin. Gainera, Saltillo ontzian, zure itsasontziko egunerokoa erregistratzeko aukera izango duzu bitakora multimodaleko koaderno batean (testua, argazkiak, bideoak, audioak…), zure esperientzia jaso eta zure lagunek, senideek eta gehiagok jarrai dezaten.

Hori guztia kosturik gabe izango da deialdian hautatutako pertsonentzat! EHUko Udako Ikastaroen ziurtagiria jasoko duzu.

Zure hautagaitza ekainaren 7a baino lehen aurkezteko baldintzak ezagutzeko deialdia kontsultatu!

Ezin duzu galdu abentura zoragarri hau!