21-22 EDIZIOKO BOSGARREN ETA AZKEN WORKSHOPA: ikasitako guztia partekatzeko tailerra

Joan den ekainaren 3an, ostirala, 50 pertsona baino gehiago bildu ziren Donostiako Joxe Mari Korta Zentroan Ocean i3 azokaren edizio honetako azken workshop-a ospatzeko. Parte-hartzaileek proiektu kolektiboen emaitzak aurkeztu zituzten eta ikasitako guztia partekatu zuten.

compartir post...

Iristean, parte-hartzaile bakoitzak bere izena, hitz egiten dituen hizkuntzak eta bere erronkaren izena bete zuen pegatina batean. Ondoren, ikasleak eta irakasleak taldeka bildu ziren geroago beren gizarte-eragileari aurkeztu zizkioten aurkezpenak prestatzeko.

Bitartean, agenteek ikaskuntza-kontzientziari buruzko jarduera bat egin zuten, María Álvarez, irakaslea eta Value Creators progamaren koordinatzailea Windesheimeko unibertsitatean, diseinatua. Jarduera honen helburua edizioan ikasitakoari buruzko hausnarketa egitea zen. Jarduera panpina bat marraztean eta buruan, eskuetan edo bihotzean, Ocean i3 proiektuan parte hartuz jasotako ezagutzak (buruan), trebetasunak (eskuetan) eta emozioak (bihotzan) idaztean zetzan.

Jarduera hori amaitzean, parte-hartzaile guztiak taldeka bildu ziren berriro eta ikasleek azken emaitzak aurkeztu zizkieten eragileei. Ondoren, lanei buruz hausnartu zuten eta Ocean i3 komunitateari aurkezteko prestatu ziren.

Ikasleak, irakasleak eta gizarte-eragileak taldeka lanean

11:30tan denak bildu ziren auditorioan aurkezpenak entzuteko. Nekane Belloki (UPV/EHU), Idoia Zarrazkin (UPV/EHU) eta Itziar Rekalde (Euskampus) hasiera instituzional bat eginez hasi ziren. Hasiera horretan nabarmendu zen Ocean i3k egiten duen ekarpena ikasleen ikaskuntza sustatzeko, ikaskuntzaren, ikerketaren eta iraunkortasunaren arteko sinergia indartzera bideratutako IKD i3 hezkuntza-ereduari jarraiki. Ondoren, María Álvarezek ikaskuntza-kontzientziari buruzko jardueraren emaitzak aurkeztu zituen. Jarduera honetan, parte-hartzaileak Ocean i3 proiektuan parte hartuz ikasi eta sentitu dutenari buruz hausnartu zuten. Honako ideia hauek nabarmendu ziren: ozeanoen problematikari buruzko kontzientziazioa, teknologia berriei buruzko ezagutza handiagoa, hobekuntzak komunikazioan, negoziazio-trebetasunak, motibazioa, pazientzia, gogobetetasuna, jakin-mina…

Ikaskuntza-kontzientziari buruzko jardueraren emaitzak

Ondoren, talde bakoitzaren azken emaitzen aurkezpenak egin ziren. Ikasturte osoan zehar egindako lana erakusteko gogo eta egonezin giroa arnasten zen. Urduritasuna gorabehera, aurkezpenak eta emaitzak oso arrakastatsuak izan ziren.

Hona hemen emaitza nagusietako batzuk:

SURFRIDER – “Ezagutu itsasoen kutsadura gure ibaien bitartez eta lagundu irtenbideak aurkitzen”

  • Kutsadura murrizteko estrategiak, hondakinak behar bezala ezabatzeko bitarteko egokiak erabiliz.
  • Herritarrak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea, hainbat metodo garatuz eta biztanleria osoarengana iristeko aukera emanez, txikienetatik hasi eta helduarora arte.
  • Iraunkortasunari laguntzea.
  • Bizitza jasangarri zabaltzea.

Surfrider taldeak sortutako webgunea, botila berrerabilgarriak sortzeko eta pertsonalizatzeko

GAIA + RIVAGES PRO TECH – “ Urdaibaiko Biosfera Erreserban plastikorik gabeko ingurunea lortzea”

  • Urdaibaiko biosferaren erreserban ozeanoek mikroplastikoekin duten kutsadurari buruzko kontzientziazio kanpainia bat diseinatzea. Horretarako, irudi sensibizatzaile batzuk sortu dira.
  • Legedia aztertu ondoren  ekarpenak egin dira araudian. 
  • Itsasoan aurkitutako mikroplastikoak biltzea eta ikertzea.

Gaia + Rivages ProTech taldeak sortutako irudi sentsibilizatzaileak mikroplastikoek eragindako kutsadurari buruzko kontzientziazio kanpainarako

T.E.O – “Denborale baten ondorengo alerta sistema batean herritarrak nola mobilizatu –”haize-bolada bat, esku lagun bat”(«un coup de vent, un coup main»), eta horri esker efikazia irabaztea, gizarte integrazioko lantaldeekin elkarlanean itsasbazterrean zehar banatutako marea edukiontzietan ahalik eta itsas hondakin gehien biltzeko”

  • T.E.O kooperatibaren komunikazioa zentratzea eta ardatz bat ezartzea.
  • Web gunea hobetzea, erakundearen funtzioa uler dadin eta boluntarioak erakartzeko.
  • T.E.O. kooperatibarentzat dirua biltzeko (crowdfunding) eta marka ezagutarazteko komunikazio-ekintzen proposamena.
  • Boluntario sare bat ezartzea, publikoek erakundearekin nola parte hartu jakin dezaten eta T.E.O.ren inguruan komunitate bat sor dadin.

T.E.O.ren webgune berriaren prototipoa, T.E.O taldeak diseinatua.

MATER 1 – “EKOAKTIBATZEN: Erkidegoetatik eta erkidegoetarako ekoaktibatzea”

  • Komunikazio-plan bat sortzea
  • Komunitateen barruan jarduteko: produktu grafiko editorialak sortzea, komunitateen barruan tresna eta motibazio gisa erabiltzeko.
  • Sentsibilizatu beharreko arloetan ekopatruiak iragartzeko kartelak.
  • Ekopatruiak sustatzeko bideoa
  • Sare sozialak
  • Tokiko hedabideentzako prentsa-oharrak

MATER 2 – “ERAGILE SAREA: Gipuzkoako ibai-arroetan itsasoa zaintzen eta zaintzen inplikatutako eragileen sarea sortzea”

  • Logotipo bat, ikus-identitate bat eta ikus nortasun korporatibo bat sortzea Mater antolatutako sarietarako, testuinguru formaletan eta ez formaletan ingurumena zaintzea helburu duena.

Materrek antolatutako sarietarako sortutako ikus- eta korporazio-identitatea, Mater 2 taldeak diseinatua

MATER 3 – “HONDAKINAK: Seabin Pasaia: Pasaiako badian zabaldutako itsas hondakinen azterketa eta segimendua”

  • Poster bat sortzea dibulgazio-euskarrien prototipoekin (webgunea, nortasun korporatiboa eta infografiak) eta ikerketarekin (laginen analisia).

Mater 3 taldeak diseinatutako dibulgazio-infografiak

GIPUZKOA FORU ALDUNDIA – “Kirol arduratsua eta kirol jasangarria”

  • 14-16 urteko nerabeen artean kirola hobetzeari buruzko berrikuspen sistematikoa.
  • Kirola egiteak sortzen duen kutsaduraren eraginaren berrikuspen sistematikoa.
  • Lehen Hezkuntzako 4. mailako haurrekin esku-hartze bat diseinatzea, aplikatzea eta ebaluatzea

Edizio honetan, komunikazio eleanitza ahalbidetu duten UPV/EHUko Itzulpengintza eta Interpretazioko graduko 9 bekadunen laguntza izan dugu. Bekardunak talde bakoitzean eta komunitate osorako aldi bereko itzulpenak egin dituzte. Jon Hidalgo eta Ane Terrazas bekadunek aldi berean itzuli zituzten aurkezpenak azken workshop-an.

Ocean i3 komunitatea auditorioan bilduta aurkezpenetan

Aurkezpenetan, parte-hartzaile bakoitzak itsasora bidali nahiko lukeen mezu bat idatzi zuen post-it batean. Tailerraren amaieran post-it guztiak horma-irudi batean bildu ziren, eta denak lunch batez gozatzen ari ziren bitartean, kristalezko botila batean mezu aipagarrienak sartu ziren, ozeanoari esan nahiko geniokeenaren sinbolo gisa.

Horma-irudia eta botila itsasorako mezuekin

Workshop honen amaierarekin, Ocean i3ren 21-22ko edizioa ixten da, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi. Edizio honetan zehar, proiektuetan lan egiteaz eta planteatutako erronkei erantzuteaz gain, hilabete hauetan erabili eta ikasi ditugun terminoak jasotzen dituen glosario eleaniztun bat sortu dugu elkarlanean. Glosarioa hemen kontsulta dezakezu.

Beste behin ere, taldearen elkarrekintza, lankidetzaren dimentsio eleanitza agerian geratu zen, parte-hartzaileen hizkuntza-identitateei buruzko kontzientziazioa, eta hizkuntza desberdinetan aldi berean jarduteko ahalegina egin zen, eragileen arteko elkarrekintza formatu eleaniztunean antolatzeko metodologiak aplikatuz. Taldea elkarrekintza horren jakitun da, enpatia, entzute aktiboa eta konpromiso sozial eta emozionala balioetsiz.

Begiratu 5. workshopeko argazkiak hemen.

ESKERRIK ASKO! 

Eta jarraitzen dugu…

Hurrengo geltokia:

UDAKO IKASTAROA SALTILLO ESKOLA-ONTZIAN!