PRESTAKUNTZA
IBILBIDEA

Bi unibertsitateetako ikasleek, haien irakasleen laguntzaz, jasangarritasunaren aldeko hezkuntzaren arloko esperientzia bat bizi dute. Horren funts nagusia prestakuntza intentsiboko unibertsitatearteko, diziplina anitzeko eta hizkuntza anitzeko ibilbide bat egitea da. Ibilbide horretan, jasangarritasunaren eta enplegagarritasunaren inguruko gaitasun orokorrak garatzen dituzte, Euskadi-Akitania mugaz gaindiko itsasertzeko eragile sozialek proposatutako erronketan inplikatuz.

Ocean i3-ko prestakuntza ibilbideak ikaskuntzako metodologia aktiboak erabiltzen ditu, ikasleek, taldeka, honako hauek egin ditzaten:

a) erronkaren/arazoaren irismena elkarrekin definitu,

b) proposamen lorgarriak, zehatzak eta neurgarriak diseinatu, modu kolektiboan eta diziplinartekoan, eta

c) emaitzak eskaini (ekintza planak, azterlanak, prototipoak, esku hartzeak, etab.), lurraldeko eragileekin adostuak, erronkak ardatz hartuta.

METODOLOGIA

Urtero argitaratzen den erronken deialdi bati erantzunez, eragile sozialek ozeanoko eta itsasertzeko plastikoen kutsadurarekin lotutako benetako arazoak proposatzen dituzte, erronka gisa identifikatuta.

Bi unibertsitateetako ikasleek lantaldeak sortzen dituzte erronka bakoitzaren inguruan, eta mugaz gaindiko bost tailerreko ziklo batean parte hartzen dute. Tailer horietan, modu sinkronikoan eta elkarlan metodologiak erabiliz, proposamenak eta ekarpenak egiten dituzte planteatutako erronketarako.

Gainera, modu asinkronikoan egiten dute lan, elkarlanerako eta proiektuak garatzeko plataforma digital berritzaile egokiak erabiliz, hala nola Oktonine, Gather eta beste aplikazio birtual batzuk (Mentimeter, Miro, Mural…).

Definitutako metodologia ikasleek zikloan proposatzen diren lan kolektiboko eta banakako laneko ariketak egin ahala bereganatzen dituen gaitasun sorta batekin lotuta dago.

MINTEGIAK

Nahitaezko bost mintegi egiten dira zikloan, partehartzaileek elkarlanean aritzeko, kontrastatzeko eta eraikitzeko aukera izan dezaten. Diziplina, kultura eta hizkuntza anitzeko taldeak sortzen dira, eta, elkarrekin, proposatutako arazoetarako irtenbideak bilatzen dituzte, baita mugak gaindituz eta erosoen moldatzen diren hizkuntzan arituz elkarri ulertzeko irtenbideak ere.

1. MINTEGIA

ERRONKEN PROPOSAMENA

Urtearen hasieran egiten da (urtarrila/otsaila). Eragile sozialek erronkak proposatzen dituzte, ikasleek erronka bat aukeratzen dute, eta proposatutako erronka horien inguruan taldeak osatzen dira.

1. MINTEGIA- ERRONKEN PROPOSAMENA

MINTEGIARI BURUZKO POST-A IRAKURRI

2. MINTEGIA

PROTOTIPAZIOA

Unibertsitateko diziplina anitzeko kideak erronkaren arabera osatutako taldeetan biltzen dira, proiektu kolektiboaren prototipo bat prestatzeko.

2º WORKSHOP - PROTOTIPAZIOA

MINTEGIARI BURUZKO POST-A IRAKURRI

3. MINTEGIA

FEEDBACKA

Ikasleek prototipoa aurkezten dute eta eragile sozialaren feedbacka eta ekarpenak jasotzen dituzte. Kontraste horri esker, proiektua benetako beharretara doitu eta egokitzen da.

3. MITNEGIA - FEEDBACKA

MINTEGIARI BURUZKO POST-A IRAKURRI

4. MINTEGIA

AZKEN PRODUKTUA

Irakasleak eta ikasleak bildu egiten dira, azken proposamenaren (edo produktuaren) lanketa burutzeko.

4. MINTEGIA - AZKEN PRODUKTUA

MINTEGIARI BURUZKO POST-A IRAKURRI

5. MINTEGIA

AZKEN AURKEZPENA

Ikasturtearen amaieran, Ocean i3-ko komunitateari eta parte hartu nahi duen jendeari proiektu kolektibo guztien azken aurkezpena egiten zaie.

5. MITENGIA - AZKEN AURKEZPENA

MINTEGIARI BURUZKO POST-A IRAKURRI

ELEANIZTASUNA

Eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren dimentsioa zeharka txertatzen da jarduera guztietan. Ikerketa talde aditu batek laguntza ematen du. Talde horrek behaketa lana ere egiten du, «hizkuntzaren erabileraren kontzientzian» eta hizkuntzaz haratagoko komunikazio baliabideen aktibazioan oinarrituz. Laborategi baten moduan egiten da lana, proiektuaren konplexutasunera (erakundeartekoa, kulturartekoa, eleaniztuna, nazioartekoa) egokitutako jarraibideak definitzeko eta Bordeleko Campusa-Euskampuseko bestelako proiektuetara zabaltzeko asmoz.

DREAM– Donostia Research Group in Education and Multilingualism ikerketa-taldeak, Euskampusekin batera, Ocean i3-ko komunitatearen kulturarteko eta hizkuntza anitzeko funtzionamenduari buruzko behaketetan oinarritutako azterlan bat egin du, eta, emaitza gisa, Hizkuntza Politika bat sortu du. Dokumentu horren helburu nagusia hiru hizkuntza ofizialen  – Euskara, gaztelera eta  frantsesa – eta komunikazio-hizkuntza bezala ingelesaren, hizkuntza-aniztasuna baita  erabilera ona sustatu eta laguntzeko protokoloak proposatzea da.

  • Parte-hartzaileen artean hizkuntza-kontzientzia sortzea, hizkuntza-aniztasunaren tolerantzian eta hizkuntza-sentsibilitatearekin mugaz gaindiko lankidetzan oinarritutako gizarte-kohesioa sustatzeko.
  • Euskara hizkuntza gutxitu gisa erabiltzea babestea eta sustatzea

Hizkuntza Politikak  gida praktiko bat jasotzen du, parte-hartzaileei zenbait arau, material eta tresna ematen dituena. 

Era berean, UPV/EHUko Frantses Filologiako Graduko Helburu Espezifikoetarako Frantsesa irakasgaiko ikasleek proiektuan parte hartzen dute, Ocean i3-ren gai eta beharretara egokitutako unitate didaktikoak eta ikaskuntza-baliabideak prestatuz, pertsona ez-frankofonoen frantses-maila hobetzeko.

ENPLEGAGARRI-TASUNA ETA PRAKTIKAK

Ziklo bakoitzaren hasieran, PRAKTIKA DEIALDI bat argitaratzen da. Horien bidez, erakundeek bi unibertsitateetako hartzaileei zuzentzeko aukera dute, eta irakasleek, berriz, eskaintza hainbat diziplinatako ikasleei egitekoa.

Ikasleek erakundeetan egiten dituzten praktiken helburu nagusiak hauek dira: benetako egoeretan sartzea, mugaz gaindiko itsasertzeko ekonomia urdinaren beharrarekin lotutako gaitasunak garatzeko, eta, aldi berean, jakintzan oinarritutako enplegu aukerak sustatzea.

Prestakuntza eskaintzaren eta ekonomia urdinaren sektorearen gaitasunen eskaeraren arteko doikuntza «ONGOING blue SKILLS» deitzen dugun ikuspegitik abiatuz egiten dugu, honako hauek barne hartuta:

  • Benetako proiektuak garatzea, ikaskuntzaren eta enplegagarritasunaren arteko loturaren oinarri gisa: unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremanaren erdigunean kokatuta dauden ikerkuntzan oinarritutako ikaskuntza proiektuen bidez, elkarrekin zehaztu nahi ditugu eskatutako gaitasunak eta, aldi berean, jakintzan oinarritutako enplegu aukerak sustatu.
  • Prozesuak behatzea, gaitasun urdin «enplegagarriak» identifikatzeko eta sustatzeko: prozesu osoan laguntzen dugu, irakasle eta ikertzaile talde batekin (Berrikuntza Teknologikoko Nazioarteko Taldea, PIE). Horrek proiektu honen esparruan aktibatzen diren edo aktibatu daitezkeen gaitasunak behatzen eta sistematizatzen ditu, hala nola eragileek proposatutako lurraldeko ikerketa ildoak edo erronkak eta praktika aukerak; beraz, gure lurraldean enplegagarritasuna eratzeko eragile aktibo bihurtzen ditu unibertsitateak.


OKTONINE plataformari esker, erronka sorta bat eta praktika sorta ikusgarri eta operatibo bat egituratu daiteke mugaz gaindiko ekonomia urdinaren lan aukerei buruzko informazioa emateko eta aukerak ezagutarazteko, eta horiek, era berean, AEN-LLETen lan eskaintzen atarian zabaltzen dira.