Ocean i3-ko prestakuntza ibilbideak ikaskuntzako metodologia aktiboak erabiltzen ditu, ikasleek, taldeka, honako hauek egin ditzaten:
a) erronkaren/arazoaren irismena elkarrekin definitu,
b) proposamen lorgarriak, zehatzak eta neurgarriak diseinatu, modu kolektiboan eta diziplinartekoan, eta
c) emaitzak eskaini (ekintza planak, azterlanak, prototipoak, esku hartzeak, etab.), lurraldeko eragileekin adostuak, erronkak ardatz hartuta.
Urtero argitaratzen den erronken deialdi bati erantzunez, eragile sozialek ozeanoko eta itsasertzeko plastikoen kutsadurarekin lotutako benetako arazoak proposatzen dituzte, erronka gisa identifikatuta.
Bi unibertsitateetako ikasleek lantaldeak sortzen dituzte erronka bakoitzaren inguruan, eta mugaz gaindiko bost tailerreko ziklo batean parte hartzen dute. Tailer horietan, modu sinkronikoan eta elkarlan metodologiak erabiliz, proposamenak eta ekarpenak egiten dituzte planteatutako erronketarako.
Gainera, modu asinkronikoan egiten dute lan, elkarlanerako eta proiektuak garatzeko plataforma digital berritzaile egokiak erabiliz, hala nola Oktonine, Gather eta beste aplikazio birtual batzuk (Mentimeter, Miro, Mural…).
Definitutako metodologia ikasleek zikloan proposatzen diren lan kolektiboko eta banakako laneko ariketak egin ahala bereganatzen dituen gaitasun sorta batekin lotuta dago.
Nahitaezko bost mintegi egiten dira zikloan, partehartzaileek elkarlanean aritzeko, kontrastatzeko eta eraikitzeko aukera izan dezaten. Diziplina, kultura eta hizkuntza anitzeko taldeak sortzen dira, eta, elkarrekin, proposatutako arazoetarako irtenbideak bilatzen dituzte, baita mugak gaindituz eta erosoen moldatzen diren hizkuntzan arituz elkarri ulertzeko irtenbideak ere.
DREAM– Donostia Research Group in Education and Multilingualism ikerketa-taldeak, Euskampusekin batera, Ocean i3-ko komunitatearen kulturarteko eta hizkuntza anitzeko funtzionamenduari buruzko behaketetan oinarritutako azterlan bat egin du, eta, emaitza gisa, Hizkuntza Politika bat sortu du. Dokumentu horren helburu nagusia hiru hizkuntza ofizialen – Euskara, gaztelera eta frantsesa – eta komunikazio-hizkuntza bezala ingelesaren, hizkuntza-aniztasuna baita erabilera ona sustatu eta laguntzeko protokoloak proposatzea da.
Hizkuntza Politikak gida praktiko bat jasotzen du, parte-hartzaileei zenbait arau, material eta tresna ematen dituena.
Era berean, UPV/EHUko Frantses Filologiako Graduko Helburu Espezifikoetarako Frantsesa irakasgaiko ikasleek proiektuan parte hartzen dute, Ocean i3-ren gai eta beharretara egokitutako unitate didaktikoak eta ikaskuntza-baliabideak prestatuz, pertsona ez-frankofonoen frantses-maila hobetzeko.
Ikasleek erakundeetan egiten dituzten praktiken helburu nagusiak hauek dira: benetako egoeretan sartzea, mugaz gaindiko itsasertzeko ekonomia urdinaren beharrarekin lotutako gaitasunak garatzeko, eta, aldi berean, jakintzan oinarritutako enplegu aukerak sustatzea.
Prestakuntza eskaintzaren eta ekonomia urdinaren sektorearen gaitasunen eskaeraren arteko doikuntza «ONGOING blue SKILLS» deitzen dugun ikuspegitik abiatuz egiten dugu, honako hauek barne hartuta:
OKTONINE plataformari esker, erronka sorta bat eta praktika sorta ikusgarri eta operatibo bat egituratu daiteke mugaz gaindiko ekonomia urdinaren lan aukerei buruzko informazioa emateko eta aukerak ezagutarazteko, eta horiek, era berean, AEN-LLETen lan eskaintzen atarian zabaltzen dira.