Oceani3k POCTEFAren amaierako ekitaldia ospatu zuen Euskampus Bordeaux Eguna 21-en barruan

compartir post...

Joan den urriaren 29an, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan,  Euskampus Bordeaux Eguna – EBE 2021ospatu zen. Ekitaldi horretan urtero batzen da Bordeaux-Euskampus Mugaz gaindiko Campusaren inguruko komunitatea, hau da, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitateak eta euroeskualdeko beste bazkide publiko eta pribatu batzuek osatzen duten egituraren osakideak.

Proiektua osatzen duten bi unibertsitateetako 150 kide baino gehiagok hartu zuten parte (ikertzaileek, irakasleek, ikasleek, unibertsitateetako agintariek), eta Euskadiko eta Akitania Berriko ordezkariek, lurralde bietako eragileek eta abian dauden 20 proiektutik gorako ordezkariek ere. Oceani3-k jardunaldi hori hautatu zuen, bere irismen eta eragin handiagatik, POCTEFA proiektuaren amaiera ekitaldia ere egiteko.

Aurten EBEk zientzia irekiaren hautua egin zuen, “proiektuen” plaza bat proposatuz, eta Oceani3 izan zen bertan aurkeztutako mugaz gaindiko proiektu enblematikoetako bat. “Plaza” horretan jendeak aukera izan zuen gainbegirada bat emateko abian diren proiektuei, eta aukera ederra izan zen proiektuok ezagutzera emateko eta lankidetzarako aukerak zabaltzeko. Oceani3 proiektua hasi zenetik hona eskuratutako emaitzak eta lorpenak aurkezteko parada ere izan zen, eta 21/22an egingo den 4. ediziorako osagaiak eskaintzekoa, beren ikuspegiekin eta hurrengo pausoekin.

Oceani3-ko hizlariak emaitzak aurkezten talde bati proiektuen plazan

Proiektuaren emaitza nabarmenenak

2018 eta 2021 artean komunitate bat finkatu zen,16 arloko 38 irakasle eta 98 ikaslerekin, 25 gizarte eragilerekin eta 6 ikerketa laborategirekin. Lankidetzan aritu ziren 14 erronkatan, eta 70 proiektu baino gehiago egin zituzten, bai eta zientzia irekiko 4 jarduera ere.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatu du proiektuaren % 65, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020).

POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko eskualdearen integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea.Horretarako, mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak egiten ditu, lurraldearen garapen jasangarriaren aldeko estrategia bateratuen bitartez.

Dirulaguntza horri esker, proiektuak jarraipena eta proiekzioa izaten segitu du bi unibertsitateen eta Euskampus Fundazioaren arteko mugaz gaindiko eta nazioarteko lankidetzaren baitan.