ARRAKASTAZ HELDU DIOGU 3. WORKSHOP-ARI!

Erronkaka 47 partehartzaileek haien eragile sozialei aurkeztu zizkieten egindako prototipoak.

compartir post...

Joan den ostiralean, apirilaren 16an, erronka ezberdinek osatutako ikasle taldeak bi orduz baino gehiagoz bildu ziren, euren prototipoak agente sozialari aurkezteko. Era berean, bosgarren eta azken workshopari begira, ekainaren 25ean, emango dutena adostu zuten.

Tailerra oso garrantzitsua izan zen. tTldeei proiektu bakoitzarekin aurrera egiteko aukera izan zuten, baita bertan zeuden gizarte-eragileen feedbacka (Mater, UNSS eta Gipuzkoako Foru Aldundia, Surfrider, Kutxa Ekogunea eta Gaia et RIVAGES Pro Tech) jasotzeko ere: lehenik eta behin, ordubete izan zuten prototipo horren aurkezpena prestatzeko, eta, horrela, aurrerago zer eta nola kontrastatu nahi zen adosteko. Ondoren, gizarte-eragileak bere taldea aberastu zuen prototipoari buruzko bere ekarpenekin. Hau guztia, Oktonineko plataforman emandako zereginak betetzen ari ziren bitartean!

Pandemiaren ondorioz, tailerra 2 online plataformen bitartez egin genuen: alde batetik, Gather, Ocean i3-ko komunitatea urrutitik biltzeko aukera eman ziguna, presentziaz egin izan genukeen bezala; eta, bestetik, Mural (talde bakoitzak bere arbel bisualean lan egin zuen) lankidetzaz lan egiteko baliabidea izan zen, eta, gainera, taldeek gizarte-eragileekin egindako lan-prozesu guztia dokumentatzeko baliabidea.

Azkenik, eleaniztasunak bere rol garrantzitsuari eutsi zion hirugarren topaketa honetan, eta hori proiektuaren nortasun-marka izan zen. Benetako eleanizatasunaren adibide ugari egon ziren, hau da, hizkuntza batetik bestera jauziak diskurtso berean eta hiztun berarengatik. Naturaltasunez, hiztunek beren hizkuntza-errepertorio osoa erabili zuten benetan komunikatzeko. Gainera, UPV/EHUko Helburu espezifikoetarako Frantseseko (Fos) taldearen laguntzari esker, komunikazioa lau hizkuntzetan (gaztelania, frantsesa, euskara eta ingelesa) egin ahal izan zen, kultura anitzeko giroa sortuz, komunikazio-ingurune aske eta eraginkor batean lan egiteko aukera emanez.