Ocean i3 hezkuntza berrikuntzako unibertsitate proiektu bat da, lurraldearekin lotua eta ozeanoen jasangarritasunaren aldekoa. 2018an sortu zen eta EGEF baterako finantzaketa bat dauka, 2020-2021 urteetarako INTERREG-POCTEFA programaren bitartez.

Ocean i3 DIZIPLINARTEKO, MUGAZ GAINDIKO eta KULTURARTEKO proiektu bat da, Bordeleko Unibertsitateko eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) graduko eta graduondoko hainbat titulaziotako kideei zuzendua.

0

Ikasle

0

Irakasle

0

Diziplina

Batez ere, UPV / EHUko 4. mailako eta Masterreko hainbat diziplinetako eta UBko Lizentzia, Master eta Unibertsitateetako hainbat diziplinatako ikasleek osatzen dute.

Bi unibertsitateetako irakasle ikertzaileek osatzen dute, ikasleen tutoretza eta metodologien diseinuan, Oi3 gaitasunak identifikatzen eta eragileekin lankidetzak garatzen parte hartzen dutenak.

Pedagogia eta Hezkuntza Zientziak, Kriminologia, Zuzenbidea (hainbat adar), Ekonomia eta Enpresa, Erizaintza, Biologia (hainbat adar), Komunikazioa eta Kazetaritza, Psikologia, Kirol Berrikuntza eta Kudeaketa…

0

Hizkuntza

Eleaniztasuna eta kulturarteko dimentsioa zeharkako eran txertatzen dira jarduera guztietan. “Hizkuntzaren erabileraren kontzientzia” eta komunikazio baliabideak aktibatzeko ikuspegira bideratutako behaketa eta jarraipena egiten duen ikerketa talde aditu baten laguntza du.

 

DIZIPLINARTEKO LANKIDETZA
MINTEGIETAN

Derrigorrezko 5 tailerreko zikloak parte-hartzaileek elkarlanean aritzeko, kontrastatzeko, eraikitzeko aukera ematen dute. Diziplina anitzeko, kultura anitzeko eta hizkuntza eleaniztunak sortzen dira elkarrekin lanean, proposatutako arazoei irtenbideak bilatuz, baita elkar ulertzeko ere, mugak gaindituz eta beti erosoen sentitzen diren hizkuntzan adieraziz.

1. MINTEGIA

ERRONKEN PROPOSAMENA

Urtearen hasieran egiten da (urtarrila/otsaila). Eragile sozialek erronkak proposatzen dituzte, ikasleek erronka bat aukeratzen dute, eta proposatutako erronka horien inguruan taldeak osatzen dira.

1. MINTEGIA- ERRONKEN PROPOSAMENA

MINTEGIARI BURUZKO POST-A IRAKURRI

2. MINTEGIA

PROTOTIPAZIOA

Unibertsitateko diziplina anitzeko kideak erronkaren arabera osatutako taldeetan biltzen dira, proiektu kolektiboaren prototipo bat prestatzeko.

2º WORKSHOP - PROTOTIPAZIOA

MINTEGIARI BURUZKO POST-A IRAKURRI

3. MINTEGIA

FEEDBACKA

Ikasleek prototipoa aurkezten dute eta eragile sozialaren feedbacka eta ekarpenak jasotzen dituzte. Kontraste horri esker, proiektua benetako beharretara doitu eta egokitzen da.

3. MITNEGIA - FEEDBACKA

MINTEGIARI BURUZKO POST-A IRAKURRI

4. MINTEGIA

AZKEN PRODUKTUA

Irakasleak eta ikasleak bildu egiten dira, azken proposamenaren (edo produktuaren) lanketa burutzeko.

4. MINTEGIA - AZKEN PRODUKTUA

MINTEGIARI BURUZKO POST-A IRAKURRI

5. MINTEGIA

AZKEN AURKEZPENA

Ikasturtearen amaieran, Ocean i3-ko komunitateari eta parte hartu nahi duen jendeari proiektu kolektibo guztien azken aurkezpena egiten zaie.

5. MITENGIA - AZKEN AURKEZPENA

MINTEGIARI BURUZKO POST-A IRAKURRI

Zer dio komunitateak?

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Proiektuari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, formularioa betez edo oceani3@euskampus.eu helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Emandako datu pertsonalak EUSKAMPUS FUNDAZIOAk tratamendu gisa tratatuko ditu zure kontsultak eta informazio eskaerak kudeatzeko. Zure datuak atzitu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita lopd@euskampus.eu helbidean beste eskubide batzuk erabili, pribatutasun politikan datuen babesari buruzko informazio osagarriarekin batera azaldu bezala.