Parte-hartzaileei ongietorria eman ondoren, kontsigna orokorrak aurkeztu ziren. Halaber, lau hizkuntzen (euskara, frantsesa, gaztelania eta ingelesa) erabilera kudeatzeko eta minetgian komunikazio ona bermatzeko eleaniztasun koontsignak azaldu ziren. Ondoren, ikasleak eta irakasleak talde-proiektuak lantzen hasi ziren, eta taldearen barruan elkar hobeto ezagutzen jarraitzeko aprobetxatu zuten.
Ikasle eta irakasleak birtualki bildu ziren Gather plataformaren bidez.
Mintegian, unibertsitate-komunitateak erronkari nola erantzun hausnartu zuen, eta talde bakoitzak proiektuaren prototipoarentzako formatu bat proposatu zuen, martxoaren 25eko tailer presentzialean gizarte-eragileei aurkezteko. Horretarako, Mural arbel digitalarekin lan egin zuten. Han euren ideia eta gogoeta guztiak idatzi eta partekatu ahal izan zituzten. Bestalde, talde identitate bat eraiki zuten, izen bat aukeratuz.
Parte-hartzaileek Mural arbel digitalarekin lan egin zuten. Bertan euren ideia eta gogoeta guztiak idatzi eta partekatu ahal izan zituzten.
Tailerraren azken zatian, talde bakoitzak pitch bat prestatu zuen bakoitzaren proiektu kolektiboari buruzko informazioa partekatzeko. Azkenik, talde sinesgarriena aukeratzeko bozketa egin zen, eta horretarako Mentimeter aplikazioa erabili genuen.
Bukatzeko, lantegian eleaniztasunaren erabilerari buruzko autobalantze kolektiboa egin genuen eta balorazio oso positiboa jaso genuen. Hori ezinezkoa izango zen parte-hartzaile guztien lankidetzarik gabe. Denek eman dute beren aletxoa Ocean i3ren ezaugarri den giro eleanitza mantentzen jarraitzeko. Eskerrik asko!