“Ozeanoak planetako oxigenoaren %50 ekoizten du gutxienez, lurreko biodibertsitatearen zatirik handiena hartzen du, eta mundu osoko milioika pertsonarentzako proteina-iturri nagusia da.”
Nazio Batuen Erakundearen arabera.
2018tik gaur arte, Ocean i3-n elkarrekin lan egin dugu Euskal Herriko mugaz gaindiko 25 gizarte-eragilerekin eta 16 jakintza-alorretako ikasle-taldeekin (besteak beste, Komunikazioa, Kriminologia, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Biologia, Erizaintza…). Ozeanoaren plastiko kutsaduraren inguruko 14 erronka garatu dira, itsasoaren eta jarrangarritasunari buruzko ezagutzak eta esku-hartzeak eskainiz. Emaitza gisa, 70 banakako proiektu egin dira, besteak beste, Gradu Bukaerako Lanak (GRLA), Master Bukaerako Lanak, irakasgaien Proiektu Tutorizatuak… Ocean i3 proiektuari eta plastikoen bidezko kutsadura murrizteko xedeari lotutako 27 praktika ere egin dira.
Gaur egun, proiektuko parte hartzaileek ozeanoei buruz ikasi eta ezagutza sortzeko beharraz gehiago jabetzen laguntzen digute, eta ekonomia urdinak eskaintzen dizkigun aukerak sustatzera bultzatzen gaituzte, iraunkortasunarekiko konpromisoa sendotuz.
Ozeanoaren eta honen garrantziaren inguruan ikasten jarraitu nahi baduzu, Nazio Batuen artikulu hau bisitatzera gonbidatzen zaitugu: