“POCTEFA 2014-2020 lurralde-lankidetzarako Europako programa bat da, hiru herrialdeen arteko mugako lurraldearen garapen jasangarria sustatzeko sortua. POCTEFA 2014-2020 Erkidegoaren finantza-laguntza bat da, eremu horren integrazio ekonomikoa eta soziala indartzeko. POCTEFAk mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak kofinantzatzen ditu, Pirinioen bi aldeetako eta Programan parte hartzen duten itsasertzeko eremuetako eragileek diseinatu eta kudeatutakoak, lurraldearen garapen adimenduna, jasangarria eta integratzailea babestuz.”
POCTEFA, 2020
POCTEFA finantzaketa duten mugaz gaindiko proiektu asko daude, eta gure erkidegoaren zati bat inplikatzen dute.
POCTEFAren barruan 5 ardatz daude, eta horien arabera lehentasunak ezarri eta proiektuak sailkatzen dira. Ocean i³ 5. ardatzean dago, zeinak hurrengo ezaugarri hauek dituzten proiektuak ditu:
“5. ardatza: eskumenak eta inklusioa indartzea lurraldeetan, bi inbertsio-lehentasun ditu (Pi), 8e eta 9a:
– 8e lehentasunaren ardatza mugaz gaindiko lurraldeko pertsonen barne-potentziala, prestakuntza-sistemen garapena eta gaitasunak sustatzea da , enplegua lortzeko aukerak hobetzeko.
– 9a lehentasunaren lan-eremua zerbitzu sozial, sanitario edo kulturalen eskuragarritasuna hobetzea da”
Finantzaketa hori Ocean i3-rentzat aukera bat da; izan ere, programa horren parte izateak programatutako beste proiektuekiko eta erakunde laguntzaileekiko ikusgaitasuna eskaintzen digu. Bestalde, programak proiektuen eta ekimenen arteko “kapitalizazioa” sustatzen du, proiektuaren jarduera-esparrua eta inpaktua zabaltzeko sinergiak oinarri hartuta. Ocean i3tik gure lana eta esperientzia hedatzeko eta beste proiektu batzuetara ekartzeko ahalegin guztiak egingo ditugu.